1
Lehentasunezkoa da adineko jendeak eta ezinduek udal bulegoetara igotzeko duten irisgarritasun arazoa konpontzea.
2
Industrialdeen egokitzapenerako erreztasunak. Hutsik dauden lokalak betetzeko enpresari eta udalaren arteko elkarlana.
3
Oinezkoei lehentasuna eman, ibilgailuen joan etorria eta aparkalekuak berregokitu, herriko plaza elkargune atsegin bihurtu.
4
Falta diren auzo eta baserrietara interneterako zuntz optiko zerbitzua gerturatu.
5
Bigarren kutxazain bat jarri edo eta gaur egun dagoena hobetu, eragiketa gehiago egin ahal izateko: diru sarrerak egitea, mugi txartela birkargatzea…
6
Pausoz pauso eta beste erakundeekin elkarlanean baserri bideak, ur hornidura eta saneamendu lanak egiten joan.
7
Gaur egun dauden lau nekazalturismo eta Wave Garden (olatuen proiektua) proiektuaz baliatuz herrira turista gehiago erakartzeko plana egin.
8
Haur eta gazteek herrian jolas, aisialdi eta kultur ekintzak egiteko aukerak gehitu, horrela herrimina indartuz.
9
Helduak herrian gustora sentitzeko, elkartze dinamikak indartu, kultur ekintzak, hitzaldiak, eta abar antolatuz.
10
Herri kiolak bultzatu, herrian ekitaldi gehiago antolatuz eta kirolzaletasuna dutenei erraztasunak emanez.