1
Maroñoko urtegiaren ondare naturala aintzat hartzea bizitzarako espazio moduan, garapen jasangarrirako estrategia moduan.
2
Gure ondare historiko eta kulturalaren berreskurapena eta aintzatespena sustatzea, administrazio-batzordeen lankidetzarekin.
3
“Bizi Zaitez Bizi Aiara” programa indartzea osasuna, ongizatea eta bizi-kalitatea sustatzeko Aiarako adinekoen artean.
4
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, Aiarako elkarte nahiz herritarrekin elkarlanean arituz.
5
Administrazio-batzordeei dirulaguntzak ematea azpiegitura-obrak burutzeko, funtsezkoak baitira bizi-kalitatea hobetzeko.
6
Aiarako lehen bola-joko txapelketa antolatzea, kategoriari bultzada emateko eta gure kultura eta tradizioak berreskuratzeko.
7
Kontratazioa sustatzea eskualdeko enplegu-planaren bidez, batez ere kolektibo ahulenei begira. Horretarako, beharrezkoa izango da beste erakundeekiko lankidetza.
8
Etxaurren Ikastolan jarduketak gauzatzea instalazioak zabaldu eta hobetzeko.
9
Lehen sektorearen alde egitea hondakinak biltzeko zerbitzuak indartuz, tokiko produktuak sustatuz eta Gorobelgo instalazioak hobetuz.
10
Gure hizkuntza ikasteko ikastaro berriak antolatzea, euskararen erabileraren alde egitea udalerrian eta hura ikasteko dirulaguntzak handitzea.