1
Gure azpiegiturak eraberritzen jarraitu behar degu erakargarriagoak izanteko bainan beti ere irisgarritasuna bermatzearen aldeko lanak irizpide izango dira.
2
Herri zaindu baten alde egiten dugu apustu. Argiteria berritu, iraunkortasuna, denon eredu izan behar da gaur egun.
3
Gure herriaren gutun-azala dira: Kultura, Kirola eta Turismoa. Uztartuta daude eta gure nortasuna galdu gabe jarraitu nahi degu hiru arloak sustatzen.
4
Herritarrei erantzuna eman behar diegu, zahartzaroari bereziki gure lehentasuna izan behar dute, beti ere bide berean haur heldu eta gazteriari erantzuna ematen jarraitu behar degu. Herriaren etorkizuna zainduz.
5
Atal garrantzitsua gure egunerokotasunerako. Nondik gatozen eta nora heldu nahi degun jorratu behar degu denon artean. Herria elkartuta, etorkizunari begira eta gaur egungo egoerei aurre egiteko prest.
6
Gure herriaren nortasuna izaten jarraitzeko apustua egin nahi degu. Lerro garrantsitzuenak izango dira: baserri bideen mantentze lanak eta banda ultrazkarra hedatzeko lanetan jarraitu.
7
Herri guneko Plan Berezia berrikusitzeko pausoak eman. Gaur egungo egoera eta beharretara gerturatzeko.
8
Aia herriaren zabalera 55.27km2 auzo ugari herrigunetik urrun. Herritar guztiengana irixteko auzo gehienetan bilerak egiten jarraituko dugu. Beraien beharrak entzun eta ondoren garatu.
9
Igerilekuko proiektua aurrera atera bere osotasunean gune erakargarriagoa sortuz. Kirolgune berri bat egiteko lehen pausoak eman.
10
Aiako Lur Alkartasuna Kooperatibarekin elkarlanean jarraitu. Zerbitzua sendotzeko pausoak eman eta balioan jartzen jarraitu.