1
Adineko pertsonen, umeen eta gazteen lagun diren eremuak sortuko ditugu, berariazko jarduerak eta jarduera parte hartzaileak abian jarriz.
2
Inklusioaren eta aniztasunaren alde egingo dugu. Bizikidetza eta berdintasunarekin konpromisoa duen eta indarkeria orotatik libre dagoen herriaren alde lan egingo dugu.
3
Curtidos Salvatierra izeneko eremua udalerriko ibai ondoko parke handiena bihurtuko dugu eta aisialdirako aparteko espazioa izango da.
4
Espazio publiko seguru eta atseginak nahi ditugu. Oinezkoentzako pasabideetako argiztapena hobetuko dugu eta umeentzako parkeren bat estaliko dugu.
5
Alde historikoa biziberritzea lehentasuna izango da. Errepideak eta plaza eta kaleen zoladura hobetzeko lanak egingo ditugu.
6
Agurain eta Vitoria-Gasteizen arteko garraio sarea hobetuko dugu. Gainontzeko nukleo eta eskualdeko udalerriekiko konexioak sustatuko dugu.
7
Ingurumena zainduko dugu argiteria publikoa modernizatuz (LED teknologia) eta hondakin uren araztegi berria bultzatuz.
8
Inbertsio eta enpresa berriak erakarri eta dagoeneko udalerrian daudenak mantentzeko lan egingo dugu. Lehen sektoreari laguntza ematen jarraituko dugu.
9
Aguraingo gizarte bizitzan euskararen sustapena, garapena eta normalizazioa bultzatuko dugu. Herritarrei euskara erabili ahal izateko aukerak eskainiko dizkiegu.
10
Gertukoa, gardena eta parte hartzailea den kudeaketa gauzatuko dugu eta eskaintzen ditugun zerbitzu publikoen kalitatea bermatuko dugu.