AGENDA

Ekainak 21, Larunbata

12:00

Napar Buru Batzarrak bere lehen Alderdikide Eguna egingo du Iruñean, EAJ-PNVk Nafarroan egin duen 115 urtetako ibilbidea ospatzeko. Ekitaldia 11:00etan hasiko da San José plazan egingo den familia argazkiarekin, toki horretan inauguratu baitzen 1910 urtean Iruñeko lehen Euskal Etxea. Ondoren, Sala Zentralera joango dira (Santo Domingoko merkatua) eta ekitaldi politikoa 12:00etan hasiko da. Urteurren ospakizunean hizlari gisa arituko dira Maider Irujo Zulaika, Nafarroako EGIren ordezkaria; Unai Hualde Iglesias, Napar Buru Batzarraren presidentea; eta EBBren presidente Aitor Esteban Bravo, zeinari topaketari amaiera ematea egokituko zaio. 

Sala Zentral (Mercado de Santo Domingo)

PARTEKATU