AGENDA

Ekainak 24, Ostirala

09:30

`Entzunez Eraiki´ entzuketa aktiboko prozesuaren barruan, Sabino Arana Fundazioak `Politikaren erronkak´ ikastaroa antolatu du gaian adituak diren akademiko  eta aditu ezagunen parte hartzearekin: José Antonio Gómez Yáñez, Analisietarako zuzendari Sigma Dos enpresan eta Soziologia irakasle Carlos III Unibertsitatean; Joan Navarro Politika eta Administrazio zientzien irakasle Konplutense Unibertsitatean eta LLYC Aholkularitza enpresako bazkide eta Gai Publikoetarako presidenteordea; Miriam Ureta, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle (EHU-UPV); Xavier Peytibi, komunikazio politiko eta publikoko aholkulari Ideograma enpresan; eta Ardita Driza, hauteskunde prozesuetan IKTen erabileran aditua. Ikastaroa zuzenduko du Xabier Barandiaranek, EAJ-PNVren Berrikuntza Politiko gaietarako arduraduna eta Deustuko Unibertsitatean Gizarte  eta Giza Zientzien departamentuko irakasle titularra. Aurkezpena egingo du Mireia Zaratek, Sabino Arana Fundazioaren presidente eta Euzkadi Buru Batzarraren idazkaria. Hitz egingo du Itziar Alkortak, EHU-UPVren Udako Ikastaroen zuzendariak.

Donostiako Miramar Jauregia

PARTEKATU