Maite Peña Lopez naiz. 44 urte ditut eta errenteriarra naiz. Ezkonduta nago eta bi seme-alaben ama naiz. Errenteriako Gabiarrota auzoan jaio nintzen eta auzo horretan igaro dut nire bizitzako zatirik handiena.
Bertan bizi ginen gurasoak, ahizpa eta laurok, ezkondu nintzen arte. Orain, aldiz, Fanderia auzoan bizi naiz. Oinarrizko ikasketak Errenteriako Hijas de la Cruz ikastetxean egin nituen; gero, Asuncion ikastetxean. Eta ondoren, Zuzenbidean lizentziatu nintzen UPV/EHUn. Tolosako abokatu-langela batean aritu naiz, abokatu modura. Nire bizitzan hainbat ardura politiko izan ditut, guztiak oso aberasgarriak. Gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatua naiz eta Errenteriako udaletxeko zinegotzia, EAJ-PNV ordezkatuz. Baina nire alderdiaz harago, Errenteria hobetzeko eta bultzatzeko aurkezten dut nire burua hauteskundeetara.
Proyectos concretos para dar a Errenteria el impulso que necesita